Autopista Kanpora! elkarteak mahai-ingurua prestatu du Errekalde auzotik pasatzen den autobidea kentzeko eta eztabaida sortzeko. Bertan, azaldu dutenez, Udalean dauden alderdiek euren jarrera azalduko dute, eta auzotarren parte hartzea nahi dute.
Mahai-ingurua azaroaren 8an izango da, auzoko Udaltegian. 19:30ean hasiko da eta ahal diren iritzi gehien bildu nahi dituzte. Horrez gain, Errekaldeko Udaltegian bertan, bilerak izango dituzte ostegunero lehen aipatutako ordu berean.