Errekaldeko kiroldegiko errugbi zelaiko tribuna berria garaipenaren zeinua den “V”a gogorarazten duen triangelu formakoa da eta errugbi zelaiko iparraldean dago, A8 autobidearen ondoan dagoen partzelaren mugan. Estalki inklinatu hau harmailaren ondoan dago eta ikusleak babestuko ditu murruaren atzealdean dauden eskaileratik eta arrapalatik haien eserlekuetaraino.
Jarduketa hau herritarrek beraiek eskatutakoa da. Izan ere, proiektua “Parte-hartze bidezko Aurrekontuetan” jasota dago. Aurrekontuok herritarren eskariei erantzutea dute helburu eta 2019ko aurrekontu orokorretan 2 milioi euroko dotazio ekonomikoa daukate.
Universitarioaren harrobian 12 urte baino gutxiagoko 100 haur ere badira. Gainera, talde inklusibo bat ere badu, 20 lagunek osatua, haietatik 10, dibertsitate funtzionala dutenak. Euskadin, errugbiaren esparruan, talde inklusiboak dauzkaten 4 talde baino ez daude.