Otsailaren 13an 52 urteko gizon beltz bat erasotu zuten Errekaldeko Sollube kalean 20 eta 25 urte bitarteko mutil eta neska talde batek. Jasotako kolpeen ondorioz, garezurreko eta toraxeko traumatismoa, aurpegiko zauriak belauneko kontusio eta zauria, polikontusioak eta hortz baten haustura izan zituela adierazi zuen SOS Arrazakeriak.
Hori dela eta, portaera hori salatzeko asmoz, elkarretaratza deitu dute datorren ostiralean Errekalde plazan.