Hamarkada bat Errekaldeko Kukutza gaztetxea hustu zutenetik

uriola.eus 2021ko ira. 20a, 10:54

Gaur bezalako egun batean 15 urtez martxan egondako Kukutza gaztetxea hustu zuten Errekalde auzoan. Eraikinaren eraisteak istilu larriak eragin zituen Bilbon. 2011. urtean eraikina hustu eta eraitsi zuten arren, Cabisa enpresaren esku zeuden etxebizitzak zazpi urte geroago eraiki zituzten, Bilboko Udalak hala baimenduta. 

 

2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza III eta horrek hainbat mobilizazio eta istilu eragin zituen Errekalden zein Bilbon. Gaztetxea okupatzeagatik 23 lagun izan ziren epaituak, Uriolako albiste honetan irakurri ahal den bezala: Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik epaituak izaten ari diren 23 lagunen aurkako epaiketaren bigarren eguna da gaurkoa. 

Orotara hiru espazio ezberdin erabili zituen Kukutzak bere ibilbidean. Lehen proiektua 1996 abiatu zuten, 11 urtez hutsik egondako eraikin batean. Kukutza II gaztetxea berriz 1998an okupatu zuten, Larraskitu kalean. Kukutza III.ak izan zuen ibilbiderik luzeena, Cerezo lantegia okupatuta. 

 

Zea Mays taldeak ere Kukutzaren inguruko abesti bat kaleratu zuen: