Berdinrugby proiektuaren kirol ekitaldi sozialaren lehen jardunaldia

uriola.eus 2022ko ots. 18a, 14:15

Errugbiaren bitartez egoera "normalizatuan" zein sozialki desabantaila egoeran dauden umeen artean lan inklusiboa bultzatzea helburu duen ekimenaren lehen jardunaldia egingo da Errekalden larunbat honetan.

Errugbia izango da nagusi larunbat honetan Errekaldeko polikiroldegian. Bizkaiko Agintzaren SCIS, Pirinio Atlantikoetako EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés) Navarrako Zakan eta Gipuzkoako Zabaldu Koop ELK bideratu dute ekimena eta lurralde horietako taldeak ere batu dira. 

Universitario Bilbao Rugby (Bizkaitik), Aviron Bayonnais (Lapurditik), Iruña Rugby Club (Nafarroatik) eta Ordizia Rugby Elkartea (Gipuzkoatik) proiektu honetan lagundu duten taldeak izan dira. 

Elkarte eta taldeen arteko elkartasunak lan eta ekintza jardunaldiak egitea ahalbidetu du. Lehena asteburu honetan izango da Bilbon, eta hurrengoak, Baionan, Iruñean eta, azkenik, Ordizian. Eguna hasteko, proiektuen aurkezpena egingo da 11:30ean, eta hasierako Masterclass bat egongo da. 

13:00etan partaide guztien arteko entrenamendu bat egingo da. Talde mixto eta orekatuetan banatuko dira, elkar ezagutzeari, elkarbanatzeari eta beste hainbat baloreri lotuta. Azkenik, Universitario Bilbao Rugby 18 urte azpiko taldearen partida egongo da Gaztedi R.T. taldearen aurka. Bilboko gaztetasun eta kirol zinegotzia, Itxaso Erroteta, bertaratuko da.