Hiru hilabete inguru zeramatzan martxan Errekaldeko Urkila Zentro Sozialistak, zortzi urtez itxita egon zen lokala okupatu ostean. Bertan zeukaten oinarrizko produktuen biltegia eta, besteak beste, Langile Eskubideen Bulegoaren aurrez aurreko arreta ematen hasiak ziren bertan.
Gedar komunikabideak jaso duenez, goizean goiz bertaratu da Ertzainta, bi furgonetatan, eta ostikoz bota dute zentroko atea, agindurik erakutsi gabe eta aurretiazko jakinarazpenik egin gabe. Eremua itxi dute eta bertaratu diren hainbat pertsona identifikatu dituzte.
BBK-ren jabetzakoa da eraikina. Hori dela eta, goizean mugimendu sozialistako hainbat kide zein hustuketagatik elkartasuna adieraztera bertaratu direnak Errekaldeko plazan banku horrek duen sukurtsalera sartu dira protesta egitera. Ertzaintzak identifikatu egin ditu protesta ekimenera batu direnak.
Hainbat kide BBKra sartu dira Zentro Sozialistaren desalojo ilegala salatzera.
— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) July 6, 2022
Zentro Sozialistak aurrera! pic.twitter.com/eZggiqhA5r
Elkarretaratzea arratsaldean
Gertakariak salatzeko asmoz, Bilboko Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du gaur arratsalderako. 19:00etan izango da, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrealdean.