Atxuritik udaletxera, kirol gune estaliaren premia

Erabiltzailearen aurpegia Atxurigorri 2015ko mar. 30a, 20:00

Arratsalde euritsua izan arren, ehunka lagunek parte hartu zuten manifestazioan joan den ostiralean, hainbat auzo, kirol eta kultur elkartek eta ikasleen zenbait guraso-elkartek deitua, Bilboko Erriberan zehar udaletxeraino. Manifestazioak, 'Kantxak bai, kantxak orain' leloarekin, Atxuri auzoan estalitako kirol-kantxen eraikuntza aldarrikatu zuten.

Gure auzo elkarteak tirabira hau amaitutzat eman nahi luke. Ez gaude ados proposatutako lekuarekin eta ez ditugu udalaren promesak sinesten, baina bizilagunen premiak garrantzitsuagoak dira guretzat kokalekua baino. Horregatik, kantxak eraiki daitezen lanean eta borrokan jarraituko dugu, baliabide hau auzoarentzat beharrezkoa dela uste baitugu.

Uste dugu udalak kokalekurik onenari uko egin diola, inguruko eraikinetako bizilagunen talde bat, aldaketaren aurkako beldurra salduz eta aldarrikapen ustez ekologistak oihukatuz mobilizatu dena, pozik uzteko.

Enegarren aldiz, udalak proiektu ezberdin bat erakutsi digu, oraingoan kiroldegiaren aurrean kokatuta. Proiektua amaitzeko epe batzuk eskaini ditu, baina honezkero ez ditugu sinesten. Oraingoan, obra martxoan lizitatu eta urrian hasiko dutela agindu digute, baina aurreko urtean gauza bera agindu ziguten.

Denbora luzez elkarlanean aritu ostean, haserre eta harrituta gaude, udalaren proposamena erabat geldituta dagoela ikusten baitugu. Gainera, oso kezkatuta gaude gure auzoan legegintzaldi osoan egingo zen udal inbertsio handi bakarrerako gordeta zegoen miloi bat euro galduko dugulako.

Hiru urte daramatzagu proiektu hau lortzeko borrokan. Elkarte hauek osatzen ditugun pertsonok Bilboko Udalak egoera honetan aurrera egiteko deitu dituen batzar guzti-guztietan parte hartu dugu. Batzarrotan proposamenak egin ditugu, promesa faltsuak eta kokaleku berriak entzun ditugu, eta gure jarreran amore eman dugu, betiere batasuna lortzeko esperantzan.

Ideia Garcia Rivero LHIko guraso elkarteari otu zitzaion. Kantxak udalaren 2012-2015eko Auzokide Planean sartzea lortu zuten. Orduan, udalak kantxak Atxuriko kiroldegiko goiko aldean, Enkarnazio Parkean, eraikitzeko konpromisoa hartu zuen. Inbertsioa 1.000.000 euro ingurukoa izango zen.

Urtebete baino gehiago igaro da Atxurin kirol-kantxen aldeko manifestazioa egin genuenetik. Manifestazio hartan, hainbat auzokide, kirol eta kultur elkartek eta ikasleen zenbait guraso-elkartek Enkarnazio parkean estalitako kirol-kantxak eraikitzeko eskatu genuen, kantxak ezinbesteko baliabidea baitira gure auzoetan haur eta gazte kirola egin ahal izateko. Adin guztietako ehunka lagun bildu ginen Enkarnazio parkeko zelaietan, gure ustez (oraindik ere) baliabide hau kokatzeko aproposena den lekuan hain zuzen ere.

2015/03/25] Kantxak bai, kantxak orain

[2015/01/13] Atxuri eraldatzen

[2014/10/14] Kirol kantxari buruz, Enkarnazioko parkeari buruz eta Atxuri auzoko hirigintzako beharrizanei buruz

[2014/10/14] Adostasuna lortuta, Atxurik kirol gune estalia izango du

[2014/10/14] Kirol kantxari buruz, Enkarnazioko parkeari buruz eta Atxuri auzoko hirigintzako beharrizanei buruz

[2014/10/08] Atxuriko Eskailerak. Eskuragarritasunarazoa

[2014/10/08] ATXURIKO PILOTA JAIA 2014

[2014/09/15] Atxuri: auzoko elkarguneen alde, kolpez kolpe!

[2014/03/20] EAJk argi hitz egin behar dio Atxuriko auzoari eta

[2014/02/26] Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

[2014/02/21] IBAIZABAL: MANIFESTAZIOA ATXURIN

[2014/02/19] Atxuriko kantxen alde dauden elkarteen manifestua

[2013/12/11] Udalaren jardute “ankerrak” Atxuri auzoarentzat beharrezkoa den azpiegitura arriskuan jar dezake Bilduren ustez