Zerbitzu publikoa bada ere, ez du udalak berak kudeatzen, Lanalden S.A. enpresaren bidez azpikontratatuta dauka.
Langileek oporraldian eta soldatetan hobekuntzak erreklamatzen dituzte, baita zerbitzua hobetzeko langile bat gehiago kontratatzea ere.
Maiatzean izandako 4 greba egunetan ezta hurrengo egunetan ere, enpresa zein udalak ez dute bilerarik deitzeko ahaleginik egin. Beraz, enpresa eta udalaren borondate falta ikusita, 010eko langileek ekainean beste 6 eguneo greba egiteko beharra ikusi dute.
[20-V-2019] Lanalden eta Bilboko Udala 010 zerbitzuko grebalariak ordezkatzen ari dira