Mikel San Jose: “Muniainen baja asko nabarituko da”

Iker Muniain 6-7 hilerako baja izango da azkenean. Mikel San Josek Muniainen bajaz hitz egin du Lezaman eskainitako prentsaurrekoan, oraindik lesioaren tamaina konfirmatzeke zegoela. “Muniainen baja asko nabarituko da”, adierazi du San Josek. Ez du ezkutatu Muniainen egoerak taldeari sortu dion kezka. Izan ere, alde batetik Ligako azken txanpa dator, Europarako sailkapenagatik borroka egiteko sasoi betean. Bestetik, Kopako finala jokatzeko hilabete bi baino gutxiago geratzen da. […]

Osorik irakurri