Garaipenean sinesteko beharra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Garaipenean sinesteko beharra

Dudarik balego zapalduok zapalduta jarraitzen dugu, etengabe, gainera, eta azken asteetan zenbait adierazle berri jaso ditugu: Altsasuko gazteek 10 urte inguru pasa beharko dituzte kartzelan eta Kataluniako aldebakarreko erreferendumaren bultzatzaileak beste horrenbeste. Nahiz eta kasu hauek mediatikoagoak izan suposatzen duten basakeriagatik, egunero lanean esplotatuak gara, gure hizkuntza eskubideak etengabe urratzen dira edota heteropatriarkatuak markatutako arauen baitan bizitzera inposatzen zaigu.