Elkarretaratzea egingo dute Raul Fuentesen askatasuna eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2014ko ira. 1a, 09:51

Elkarretaratzea deitu dute Indautxun gaur, 20:00etan, Kirruliren txokoan, Raul Fuentesen askatasuna galdegiteko.

Asteartean, abuztuaren 26an, Erresuma Batuak Raul Fuentes Indautxuko auzokidea espainiaratu zuen, ordutik Soto del Realeko espetxean dago.

Hainbat urte daramatza Indautxutik kanpo Raul

1991. urtean atxilotu zuten eta kartzeleratua izan ostean lau urte eman zituen espetxean. 1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan zen, 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zuten arte.

Astelehenean, ealkarretaratzea deitu dute, 20:00etan, Kirruliren txokoan (Poza eta Dr. Areilza kaleen artean) bere askatasuna galdegiteko.

[2014/08/28] Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzelaratu dute