Datozen egunetan Aitor Fernandez eta Raul Fuentes epaituak izango dira Auzitegi Nazionalean

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2014ko urr. 29a, 13:58

Indautxuko bi auzokideei elkartasuna adierazteko eta epaiketa politikoen aurkako aldarria zabaltzeko, elkarretaratzea deitu dute astelehenean, azaroak 3, `Kirruliren txokoan´, arratsaldeko 20:00etan.

Azaroaren 3an, astelehena, Aitor Fernandez 'Piol' epaituko dute. Kale borrokako ekintza bat leporatzen diote eta fiskalak 5 urteko espetxe zigorra eskatzen du beretzat.

Bestalde, azaroaren 5ean eta 6an, asteazkena eta osteguna, Raul Fuentesen epaiketaren txanda izango da. 90. hamarkadako gertaera bat dela eta epaituko dute, eta 40 urte inguruko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak. Fuentes, 1991. urtean atxilotu zuten eta lau urte eman zituen espetxean. 1995. urtean kalera irten zen eta ordutik ihesean ibili izan zen, 2012. urterarte Liverpoolen atxilotu zuten arte.

Bi auzokideei babesa adierazteko eta epaiketa politiko hauen aurkako aldarria zabaltzeko, datorren astelehenean, azaroak 3, konzentrazio berezia egongo da 'Kirruliren txokoan´ (Poza eta Areilza kale arteko bidegurutzean) arratsaldeko 20:00etan.

Era berean, elkartasuna Auzitegi Nazionalera eramateko, autoak antolatuko dira Indautxuko Kirruli Kultur Elkartetik Madrilera jeisteko prest dauden pertsona guztiekin. Eman izena tabernan.