EAEko aurrezki kutxek Kutxabank sortu zutenetik egindako lehenengo hauteskunde sindikalak izan dira. Cajasurreko langileen botoak kontuan hartuta, CCOOk irabazi du 51 ordezkarirekin.
Asteazkenean Bilboko Kutxabanken egoitza nagusiaren aurrean elkartu dira ELAko eta LABeko ordezkariak, kutxen pribatizazioaren aurka protesta egiteko.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Kutxabankeko langileen eta euskal gizartearen nahiaren “isla” da hauteskundeetako emaitza. “Ez dute nahi belaunaldi askoren ahaleginetik sortutako ondarea pribatizatzerik”.
“Posible da pribatizazio prozesua geldiaraztea. Borondate politikoa behar da, eta borondaterik ez bada, erabakia aldatzera behartuko ditugu”. Hala adierazi du Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak.