2009ko azaroaren 14an, ezker abertzaleko sektore batek estrategia berriari ekiteko nahia azaldu zuen. Disidente taldeak iritzi du estrategia aldaketa bera "ezker abertzaleko frakzio erreformista batek egindako jokaldia" izan dela, borroka armatuarekin amaitzetik harago joan dena. "Krisi larrira eraman dute Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, sakon ahulduz eta indargabetuz", gaineratu du. Hala ere, argitu du orain arte eginiko bileretan ez dela "borroka armatua berrezartzea proposatu".
Ezker abertzalearen baitako ezadostasunak azaleratu ditu disidente taldeak. Adierazi du Abian prozesuak "su txikiak" piztu dituela eta horiei "lotura eman" nahi diela egitasmo berriak. Esan duenez, talde berriak harremana du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduarekin eta Eusko Ekintzarekin
"Etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik inor ez da bide ertzean botata geldituko", diote. Gaineratu dute errepresaliatu ohi izateak ez dituela militante ohi bihurtzen.