Aletxu Zobaran Arriola eta Ibon Goieaskoetxea Arronategi presoek protestaldia abiatu zuten pasa den abuztuaren 8an Valenceko espetxean, sakabanaketa politika salatzeko. Beren buruak isolamendu ziegetan sartu eta bisitei uko egin diete. Zobaranek gose greba ere abiatu zuen Goieaskoetxearengandik banatu ostean, baina espetxe-zuzendaritza egoera lehengoratzeko prest agertu ondoren bertan behera utzi zuen baraua.