Espainiako erregea Bilbon izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mai. 4a, 08:15

Iberdrola dorrean energia enpresak antolatutako erakusketa batean parte hartuko dute bihar goizean Espainiako erregeak. Arratsaldean Donostiako Miramon parkean izango da. Donostian protestarako deia zabaldu dute.

Berreskuratutako memoria. Aztarnak AEBen historian erakusketa bisitatuko du Iberdrola dorrean Felipe VI.k. Iberdrolak emandako deskribapenaren arabera, "monarkia hispanikoak Ameriketako Estatu Batuen sorrerari egindako ekarpen ezagutu gabera hurbilpena", proposatzen du erakusketak.

Arratsaldean berriz, Donostiako Miramon parke teknologikoan izango da erregea. Makina-erreminta, Osagarri eta Erreminten Fabrikanteen Elkarte Espainiarraren 70. urteurrena dela eta ekitaldi instituzional bat egingo baitute.

 

Lukas Barandiaran San Roman

www.argia.eus