Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin dute igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta, Moyua plazatik Plaza Barrira ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik bezperan aurkeztutako Euskal Herriko Deia agiria irakurri dute berriro, eta Europako La Via Campesinak biltzarrean egindako hausnarketa plazaratu du. (Arg.: Aritz Loiola)