Salbuespen egoera disimulatua aplikatu dute Katalunian eta emango dizkieten kolpeen graduazioa igotzen joango da. Testuinguru honetan, elkartasun argazki indartsua helarazi diete milaka lagunek Bilboko kaleetatik Kataluniako adiskideei, Gure Esku Dagok deituta. Sorpresa izan da askorentzat, euskal instituzioetako arduradun nagusi Barkos mutu eta Urkullu galdeketari zilegitasuna kentzen ibili ostean aurreko egunetan.