Egunak utzitako argazkiek dena diote: Gasteizen 13.500 pertsona batu ziren manifestaziora, Donostian 20.000, Iruñean 20.000, eta Bilbon 115.000, Garak jaso duenez.
Hego Euskal Herriko pentsiodunak erosteko ahalmena galtzen ari direla nabaritzen hasiak dira, eta etorkizun are beltzagoa iragartzen da. Espainiako Estatuak horri emandako erantzuna pentsioen %0,25eko igoera izan zen, eta horrek haserretu ditu larunbatean protestan atera zirenak. Kaleek gainezka egin zuten.