Espainiako aurrekontuak onartzeko EAJk emandako babesa kritikatu dute kolektiboek, eta honek gastu sozialen murrizketa eta gastu militarren igoera dakartzala salatu. Kolektiboek adierazi dutenez, asteazkenean onartutako aurrekontuetan %7 igotzen da Defentsa Ministeriora bideratutako aurrekontua.
“Honi gehitu behar zaio ‘Defentsa Materian Ziklo Berri Inbertitzailea’ programaren bidez aditzera emandako BPGren %2 arteko gastu militarraren igoera: honen lehen faseak armamentu erosketarako zazpi programa barne hartzen ditu, 11.000 milioi euroko balioagatik”, gehitu dute.
Azpiegitura handietan egiten den errekurtso publikoen xahutzea salatzeko ere baliatu dute protesta. Eman dituzten datuen arabera, AHTren obretarako Lakuako Gobernuak esleitutako 156,2 milioi euroei diru publikotik bideratutako beste 299 milioi euro gehitu behar zaie.