Jendea kalean lo egiten dagoen bitartean aterperik ez ixteko eskatu dute Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Beste Bi elkarteek Bilbon, Eldiario.es-ek jaso duenez. Bizkaian bertan, 264 lagunek gaua kalean pasatzen dute, ikerketen arabera.
Kalean bizi den jendeak dio aterpe zerbitzurik gabe oso gogorra dela higienea bezalako oinarrizko beharrei erantzuteko baliabiderik ez izatea. Kale gorrian indarkeria jasateko duten arriskua ere nabarmendu dute, bereziki emakumea izanez gero.
Salatu dutenez, Gizarte Zerbitzuetatik ematen den erantzuna larrialdietara dago bideratuta, alegia epe motz edo ertainerako aterpea ematera, modu egonkorrean etxebizitza bat lortzera bideratu beharrean.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailetik diote, baina, konplexua dela gaia: “Denentzat soluzioa ez da etxe bat ematea. Alkoholarekin arazoak izan ditzakete, edo buruko gaitzen bat… eta ez dira etxebizitza bat gestionatzeko gai”.
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Beste Bi elkarteek garbi dute aldarria: “Inor ez etxerik gabe”.