Bilboko Alde Zaharreko jaiak aurkeztu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko mai. 20a, 13:44

Hilabeteetako lanketaren ostean, ostegunean egin zuen lehen agerraldi publikoa Zaharrean Berri Bilboko Alde Zaharreko jai batzordeak, auzoko jaiak aurkezteko.

Ekainaren 1ean jai giroan murgilduko da Bilboko Alde Zaharra, auzokideek Zaharrean Berri Eguna antolatu baitute. “Ohitura zaharrak berriro ekartzeko, zaharrean auzokideon oraina eta geroa eraikitzeko, zaharrean berri!”, egin dute aldarri. Goizetik iluntzera arteko egitarau zabala eman dute ezagutzera, dianatik hasi eta kantu biraraino denetariko ekintzek izango baitute tokia: kale animazioa, umeentzako txokoa, zuzeneko irratsaioa, disko jartzaileak, olinpiadak,…

“Urtez urte azkar aldatzen ari da auzoa eta kanpora begirako ekimenak dira nagusi. Auzokideok eta auzokideontzat sortutako ekimenak falta dira, auzo izaera indartuko dutenak”, azaldu dute auzokideek. Hori horrela, auzotik eta auzoarentzako pentsatutako egitaraua landu dute, Alde Zaharreko auzokideen identitatean eragin eta auzokideen sarea sendotzea bilatzen duena. Xede horri jarraiki sortu baitzen jai batzordea 2018ko urrian, prozesu parte hartzaile bidez. Ordutik hona egindako lanaren emaitza dira jaiok.

[2019-04-10] Zaharrean Berri, auzotarretik auzotarrentzako jaiak antolatzeko lantaldea

Jaietako egitaraua: