Bost auziperatuek eta hainbat elkartek prentsaurrekoa eskainiko dute hilaren 17an, asteazkenena, 11:30etan Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrekaldean. Bertan izango dira bost auzipetuak zein herri mugimenduko kideak, eta epaiketaren eta prozesu judizialaren xehetasun gehiago emango dituzte.
Zabaldu duten komunikatuan diote VOXek apirilaren 13an Bilbon eta Donostian kanpainak antolatu zituela, eta “faxisten aurrean” Euskal Herria antifaxista aldarrikatu zutela. Horrez gain, neska gazte bat foam jaurtigai batez zauritua izan zela gogorarazi dute: masailezurra hautsi zioten eta berehala operatu behar izan zuten.