Astelehenean baieztatu dute Espainiako gizonezkoen futbol taldeak Bilboko San Mames zelaian jokatuko dituela datorren Eurokopako multzoen faseko hiru partidak. Irabazi egin zuten astelehenean jokatutako sailkapen partidan, eta garaipen horrekin sailkapen faseko buru izatea eta multzoen faseko hiru partidak etxeko talde gisa jokatzea lortu du. Ekainetik uztailera bitartean jokatuko ditu Euskal Herrian hiru partidak.
Hori hala izango da, Europako futbol erakundeak (UEFA) ez badu ezusteko aldaketarik egiten. Hilabete asko dira Bilboko eta Euskal Herriko hainbat sektoretatik aukera hori gaitzetsi dutenetik, eta “erreakzioa” eskatu duten ahotsak gero eta gehiago dira, batez ere sare sozialetan.
Gizonezkoen Euskal Selekzioko entrenatzaile Javier Clementek berriz, “ondo” ikusten du Espainiako selekzioak Katedralean jokatzea, eta eskatu du selekzio horri “babesa erakutsi eta animatzeko”, TeleBilbao-n egin dioten elkarrizketan.