Hego Euskal Herriko karrika askotan entzun dira astelehen honetan ere pentsiodunen kexu eta aldarrikapenak:
Pentsio publiko eta duinen defentsan kalera atera dira, beste behin, Busturialdeko pentsiodunak, eta euren arrazoiak azaldu eta eskuorriak banatu dituzte Gernika-Lumoko Merkatu plazan.https://t.co/crsu5YIaKq
— Busturialdeko Hitza (@BusturiaHitza) January 20, 2020
Gaur Baztan-Bidasoako pentsiodunak Beran elkartu dira. Kaleak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/VH4plP7HbU
— LAB Baztan-Bidasoa (@BidasoaLAB) January 20, 2020
Bi urteotan astelehen guztiz egin duten moduan, urtarrilaren 20an ere Hegoaldeko erretretadunek kalera atera dituzte beren eskakizunak, tartean gutxieneko pentsioak 1.080 eurotara igotzekoa. Aldi berean, baliatu dute bat egiteko urtarrilaren 30ko greba orokorrerako deiarekin.
Naiz irratian Jon Fano Bizkaiko pentsiodunen plataformako kidea gogor mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakariaren aurka ELA eta LABekin biltzeari ezezkoarekin erantzun diolako argudiatuz urtarrilaren 30eko greba «politikoa» omen dela: «Tontakeria hutsa da greba politikoa dela esatea, mobilizazio denek dute kutsu politikoa, halako argudioak beti dena nahasteko erabiltzen dira». Espainiako Gobernuak iragarritako pentsioen %0,9ko igoerak «haserrea» eragin diela adierazi du.