Borboi familiak Bilbon emango du uztailaren 17 goiza. 11:30ean Bilboko Guggenheim museora joango dira eta ordubete beranduago Arte Ederren museora. Hemen, Confebaskeko enpresariekin bilera egingo dute.
Arratsaldean Gasteiza joango dira: San Prudentzio Fundazioaren egoitza berria ezagutuko dute 16:30ean. Fundazio hori Arabako 400 enpresak osatzen dute.