Bilboko Etxarri gaztetxea husten ari da Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko urr. 23a, 12:15

Irudia: Etxarri II Gaztetxea
Gaurko iragarrita zegoen Bilboko Errekaldeko Etxarri II Gaztetxearen aurkako hustutze agindua eta hala egiten ari da Ertzaintza ostiral goizean, gaztetxeak berak informatu duenez.

"Auzoaren beharrei kolektiboki erantzun nahian" okupatu zuten 2014ko udan egun Etxarri Gaztetxea izenez ezaguna den espazioa. 2016ko azaroan Bilboko Udalak gaztetxea ixteko agindua luzatu zuen, espazio horrek "segurtasun-neurriak betetzen ez zituela leporatuta". 2018ko martxoan ordea, gaztetxea "berreskuratzea" lortu zuten.

Urriaren hasieran jaso zuten berriz lekua husteko agindua, gaurko iragarrita zegoen eta gaur goizean horretan ari da Ertzaintza, gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez.

"Indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu" lelopean, kontzentrazioa egin zuten ostegunean.