Gertakaria urriaren 10ean gertatu zen, Bilboko Maiatzaren Biko kalean. Gerora, gazteak Bilboko SOS Arrazakeria egoitzan salatu zuen hainbat udaltzainek berekin erabili zuten indarkeria poliziala.
Gazteak salatu duenez, lanetik atera eta ohi bezela Maiatzaren Biko kalean behera zioala, udaltzaingoaren auto bat bere noranzko berean zetorrela ikusi zuen, autoa behar baino gertuago zuela igarri zuen, bere alderantz jaongo balitz moduan. Garrantzia kendu zion, norbaiti zerbait esatera gerturatuko zirela pentsatuz. Momentu batetik bestera, orpoak autoak harrapatu zizkiola igarri zuen. Mutilak, kotxeari ukitu bat eman zion, bertan zegoela jakinarazteko udaltzainei. Hauek autotik atera eta bi ukalbildaka eman zizkioten bularrean, arnasa hartu ezinik utzi zuten. Horren ostean, NAN-a erakusteko eskatu zioten. Ertzaintza bertara gerturatu bazen ere, ez zuen esku hartu.
Halako jarrerak salatu ditu SOS Arrazakeriak. Egungo gizartean pairatzen dituzten indarkeria poliziala eta egiturazko arrazismoa kritikatu dute eta azpimarratu dute gertakari hau ez dela salbuespen bat, indarkeria poliziala jasaten dutela, gizarteak "gaizkiletzat" jotzen dituelako eta lehendik ere horrelako salaketak jaso dituztelako erakundean.
Otro caso de brutalidad policial racista#queseveaelracismo pic.twitter.com/oMfZ2nZ964
— SOS Racismo Bizkaia (@sosracismobiz) November 3, 2020