"WISeKey sponsors a Spanish League Basketball team @CDBILBAOBASKET and develops a WISfans #App for #Bilbao Supporters".
Twitter sare sozialean eskegitako mezu eta argazki hauek erabiliz, goizean zurrumurrua zena egiaztatu du orain dela ordu eskas Ginebran egoitza duen WISEKey enpresak. World Internet Security Key, 1999an sortu zen eta interneteko segurtasuna bermatzen eta aplikazioak garatzen dituen enpresa da.
Atzo eta hereneguneko mobilizazioetan, beltzezko gizonen bazkide eta zaleek konponbide bat eskatzen zuten. Ea laguntza hau ACBk talde bilbotarra bere baitan hartzeko giltza den.
Orain dela bi aste taldearen ibilbidea amaituta zegoela zirudien. Berri honek esperantza pizten du.
[2014/07/29] Marea beltzak Bilbao Basketek ACB ligan jarraitzeko "denen inplikazioa" eskatu du
[2014/07/25] Bilbao Basketek ACB auzitara eramango du