Euskaraldiak ekarriko duen dinamikaz gain, Hamaika aldiz gehiago! proposamena adostu eta landu du UEMAk, udalerri euskaldunetako udalek eta herrietako batzordeek erabili dezaten. Euskaraldia euskararen lurralde osorako pentsatuta dagoen ekimena da, baina udalerri euskaldunen errealitate soziolinguistikoak bere berezitasunak ditu. Hainbat udalerri euskaldunetan, hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena erabat beharrezkoa da, batez ere euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea nahi baino […]