Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia euskaldunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da. Euskerearen garapena eta normalizazinoa dira irratsaio berezi batzuen helburuak. Bizkaia Irratiaren programazinoaren helburu nagusia entzule guztientzat atsegina izatea da. Ohiko saioak eta musikalak tartekatzen dira, batez be musika euskalduna eskeiniz. Bizkaia Irratia da Bizkaitik Bizkai osorako programazino guztia euskera hutsean emitiduten dauan bakarra. Horrez gain, programazinoa goitik behera bizkaiera hutsean egiten dauan bakarra da. www.bizkaiairratia.com

10 kiloko untxiak

2019 abu 01

Emilio Irazola durangarra Okondon bizi da eta hantxe daukoz 12 arraza desberdinetako untxiak. Besteak beste Flandes-eko erraldoia deitzen dan untxi handia. Bera izan da gaur Lau Haizetara saioan.
Aranzadik hegaztien migrazinoari buruzko proiektuagaz jarraitzen dau

2019 abu 01

 Izaro uhartean hegazti migratzaileak ikertzeko proiektuagaz dabilz aurten be alkarlanean Aranzadi alkartea eta Urdaibai Bird Center. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bermeoko Udalaren, Jaurlaritzaren…
Errugbian, Getxo abian da

2019 abu 01

 Getxo Errugi Taldea gaur hasiko da lanean Ohorezko B mailara begira. Getxoztarren helburua igotea da, Asier Basterretxea kirol zuzendariak esan deuskunez. Euskal Ligea jokatuko dabe aurretik, h…
Ekonomia zirkularren oinarriak

2019 uzt 30

Inazio Irigoien Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da gure artean ekonomia zirkularraren inguruan berbetan eta baita gaur egungo ekonomia lineala zer dan azaldu deusku.
Josu Rekalde Esther Ferrer artistaren sorkuntza lanari buruzko dokumentala amaitzen dabil

2019 uzt 30

1978an, Esther Ferrer artistak 'Denbora hariak' izeneko ekintza artistikoa egin eban hiru egunez tren bagoi batean, Bolonian. Lan horretatik abiatuta, Josu Rekaldek, Bego Vicario, Raul Ibañez,…
Camino de Santiagua

2019 uzt 30

Camino de Santiagua izenekoa Santiago Bidearen Iparraldeko zatia zeharkatuko dauan proiektua da, Hondarribiatik Santiago de Compostelaraino, Euskadiko, Kantabriako, Asturiaseko eta Galiziako Autonomi…
Mendexako kronoigoerea, San Inazio egunez

2019 uzt 30

Ander Okamika lekeitiar triatletea da Mendexako kronoigoerako txapelduna. Aurten bigarrenez egingo dabe San Inazio egunez, arratsaldeko bost eta erdietan. Herri lasterketea da, eta zabalik dago parte…
Urdaibai, prest Euskadiko Txapelketarako

2019 uzt 30

 Euskadiko Traineru Txapelketea bihar (12:00) jokatuko da Hondarribian. Urdaibai da Bizkaiko txapelduna, eta gogotsu dago. Joseba Fernandez entrenatzaileak esan deuskunez, taldea ondo dago, nahi…
Matxalen Acasuso:"Eraikinek energiaren %40a iruntziten dabe"

2019 uzt 29

 Matxalen Acasuso Euskadiko arkitektoen dekanoa gaur gure estudioetan izan da beroketa globala murrizteko euren lanaren garrantziaz berbetan.
NEIKERek pinuaren banden gaisori aurre egiteko tratamendu esperimentala hasi dau

2019 uzt 29

NEIKERek hainbat produkto ebaluatuko ditu oxido kuprosoaz gain. Tratamendu esperimentala segurtasunik handienetako eta ingurunearekiko errespetuzko irizpideei jarraituz diseinatu da,bai pertsonei dag…
Bermeoko Nazinoarteko musika astea abuztuaren 5tetik 9ra izango da

2019 uzt 29

Datorren astelehenean hasiko da Bermeoko Nazinoarteko musika astearen 34. edizinoa. Ganera, aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren 33. edizinoa aste bardinean ospatuko…
Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta EAE bat eginda autopista elektrikoen kontra

2019 uzt 26

 Red de Apoyo Mutuo en respuesta a los Megaproyectos Energéticos-eko taldeak Araban, Kanpezun bildu ziran joan dan asteburuan. Gueñes-Itsaso Autopista Elektrikoaren kontrako Koordi…