Bizkaia Irratia euskaldunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da. Euskerearen garapena eta normalizazinoa dira irratsaio berezi batzuen helburuak.
Bizkaia Irratiaren programazinoaren helburu nagusia entzule guztientzat atsegina izatea da. Ohiko saioak eta musikalak tartekatzen dira, batez be musika euskalduna eskeiniz. Bizkaia Irratia da Bizkaitik Bizkai osorako programazino guztia euskera hutsean emitiduten dauan bakarra. Horrez gain, programazinoa goitik behera bizkaiera hutsean egiten dauan bakarra da.
www.bizkaiairratia.com
Aste Santua norbere fedean sakontzeko eta beharrizanean dagozanei laguntzeko dala azaldu deusku Angel Mari Unzueta Bilboko bikario nagusiak. Prozesino eta bestelakoez be egin dogu berba beragaz…
Durangon atzo hasi ziran antzezpenak egiten. Gaur eta bihar be eskainiko ditue, gaueko bederatzietan. Balmasedan gaur eta biharko daukiez hitzorduak ipinita.
Mendebaldeko Saharan MINURSO izeneko nazinoarteko misinoak Giza Eskubideak be ikertu dagizala eskatuko dabe gaur.
NBEak munduan daukazan misinoen artean MINURSO da giza eskubideen betetea ikertzen e…
Leioako udalak 11 udaltzain barri eukiko dauz plantilan herrian segurtasuna areagotzeko asmoz. Leioako tabako denda bitan azkanengo egunetan lapurreta ahalegin bi egon dira. Gaur Leioako udaltzaingo…
Inmigrazinoaren Euskal Behatokiko zuzendariak, Ikuspegiak-eko zuzendaria dan Gorka Morenok esan deusku portzentaia hau txikia dala espainar estaduko datuak hartuta. EAEko lurraldeak hartuta, Araban d…
Agroekologia bere osotasunean lantzeko osotu dabe EHKolektiboa. Lurraldeka banatuta egon badagoz taldeak, baina Euskal Herrikoa sortu gura izan dabe. Euren asmo eta helburuen barri emon deuskue.
Balmasedako pasiñoa eguenean hasiko da eta bertan makina bat pertsonaiak hartuko dabe parte: Jesusek, Ama Birjinak, soldadu erromatarrek... Horeen guztien papera beteten Balmasedako bizilaguna…
"Gehiengoaren nahia, independentzia" da aurtengo Aberri Eguneko leloa Txutxi Ariznabarretak Lau Haizetara irratsaioan gogoratu deuskunez. Argi ikusten dabelako independentzia dala euskal he…
Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Bitarlan enpresak LAN SAREAN profesionalen bilatzailea ondu dabe. Euskaraz behar egiten daben profesionalen eta enpresen interneteko bilatzailea da LAN SAREAN izenekoa…
Euskaldunok aukeratzen ditugun bidaia lekuak zeintzuk diran aztertzen ibili gara Bizkaia Irratian. Markina Xemeingo Hara eta Hona -tik eta Bermeoko Eroski Bidaiak-etik esan deuskuenez, eur…
Maite Pagazaurtundua UPYDren hautagaia Lau Haizetara irratsaioan izan dogu goizean. Bigarren doa UPYDren zerrendan Pagazaurtundua. Beragaz politika arloko gai ezbardinetaz egin dogu berba.
60 urtetik gorako lau talde sortu dira aurton Durangoko Abarrak AEK euskaltegian. Lehendik daukie nagusientzako eskaintzea, baina aurton asko ugaritu dira euren eskariak. Batez be ilobekin berba egit…