Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Astola urtekariaren 10. zenbakia kalean da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05

Astola orain 10 urte jaio zan, Durangaldeari buruzko ikerketa gaiak eta historia aldizkari baten batzeko helburuagaz, baina adituen arlotik atara eta edonork ulertzeko moduan landuz eta erakutsiz.
Bilboko Zirkuituak uriko auzoetara eroango dau antzerkia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05

Gaurtik abenduaren 2ra, bederatzi euskal konpainia eta artistak hamaika emonaldi eskainiko ditue, Zirkuituaren 15. ekitaldian.
Getxon dago Jose Antonio Agirre lehen Lehendakaria ardatz dauen 'Gure izaeraren ispilu' argazki-erakusketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Getxoren ostean, erakusketea Leioako UPV/EHUra, Deustuko Unibersidadera, San Mamesera eta ETBren Bilboko egoitzara eroango dabe.
Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days, 'Artistas en ruta' egitasmoko zirkuituan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

2017ko lehenengo seihilekoan hainbat emonaldi emongo ditue egitasmo horretarako aukeratutako taldeek. Euskal musikearen ordezkari izango dira Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days.  
'Laban', barikutik aurrera euskeraz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren barikuan, urriaren 7an, Laban filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
Hemen dira Zinexit Topaketak eta Zinexit

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Zinexit Topaketeak aurrea hartu deutso Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak urtero antolatzen dauen  Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketeari.
Euskal zinemagintzearen amua izango da Lekeitioko Zine Bilerea, urriaren 16tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Sail ofizialean 31 lan ikusteko erea egongo da Lekeitioko Zine Bilerearen 39. ekitaldian. Bestetik, Benito Ansola bekearen emoitzea aurkeztuko da eta Kontxu Odriozolari omenaldia egingo deutsie.
X. Mangamore, Japoniako kulturea eta manganimearen jaialdia Zornotzan urriaren 7tik 9ra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Mangamore Jaialdian ehun jarduera baino gehiago egongo dira: tailerrak, musika emonaldiak, gastronomia, lehiaketak, bideo-jokoak, familientzako jarduerak, etab.
'Guernica' koadroaren sinbolismoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04 Bilbo

Donostia 2016ren Bake Itunak egitasmoaren barruan, Picassoren artelan ezagunaren nondik norakoak protagonista izango dira Bilboko Arte Eder Museoan, urtarrilaren 9ra arte.
30 bisita gidatu barri egingo dira Getxoko Punta BegoƱako Galerietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Bisita gidatuak urrian zehar egingo dira, UPV/EHUk antolatuta Getxoko Udalaren laguntzinoagaz.
Durangoko Azokako guneetarako proposamenak aurkezteko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Zortzi gune, bakotxa bere egitarauagaz, izango ditu Durangoko Azokearen 51. edizinoak. Proposamenak egiteko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik.
Euskerazko toki komunikabideen lana gizarteratzeko, Tokikom Sariak emongo ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 04

Toki komunikabideek ekarpen handia egiten deutsie euren hurreko komunidadeari, baina halan da be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan.