Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23937 post
EHUn 500 doktore tesi baino gehiago onartu zituen 2016an

2017 mai 25

Sekula baino doktore gehiago izentauko ditu unibersidade publikoak maiatzaren 26ko ekitaldian, eta erdia baino gehiago emakumeak dira.
Komentuko gozoen azokea izango da Bilbon

2017 mai 25 Bilbo

Bihartik hasita eta domekara arte monjek egindako produktuak salgai egongo dira Eleiz Museoan.
Faxistek Bilbo hartu ebeneko 80. urteurreneko musika konposizinoa sortuko dau Luis de Pablok

2017 mai 24 Bilbo

Bilboko Udalak egin deutso enkargua musikagile betaranoari eta piezea gerrearen kontrako aldarria izatea da asmoa.
Eskaintza zabala, Labayru Fundazinoaren udako ikastaro trinkoetan

2017 mai 24

Euskerea hobetzeko zein hizkuntzeagaz lotutako gaiak lantzeko kursoak izango dira, bagilean eta garagarrilean.
‘No sé decir adiós’

2017 mai 24

Argumentua minbiziak jota hilzorian dagoan gizon baten eta alaba bien ganean eregi da.
Leioako Umore Azokeak 37.000 persona baino gehiago erakarri ditu

2017 mai 24

Aurkeztutako ikuskizunen maila altua, disziplina anitzen alde egindako apustua eta izandako estreinaldi guztiak goraipatu ditue.
Kontakizun laburren lehiaketea antolatu dabe Igartubeitiko eta Zugarramurdiko museoek

2017 mai 24

Euskeraz idazteko ohiturea eta kultura ondarea zabaltzea da Istorioak belarrietara sariketearen helburua.
Umeentzako lau liburu aurkeztu ditu Elkarrek

2017 mai 24

Pikondoaren balada, Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina, Armiarmak parapentean eta Astroak gara lanak argitaratu ditu argitaletxeak
'Venus' filma ikusgai eguenean, Hileko Dokumentala zikloaren barruan

2017 mai 24

Zinebi jaialdiak antolatuta, Bilboko Multi aretoan proiektauko dabe pelikulea, danierazko jatorrizko bersinoan.
Txillardegiren obra osoa, herritarren eskura

2017 mai 23

Pentsalari eta idazle donostiarraren ia 2.000 dokumentu digitalizau eta sarean jarri ditu Jakinek, atari honetan.
Emakumeek egindako komikiak eta komiki feministak ikusgai Donostian

2017 mai 23

‘Begiradak komikietan’ erakusketea bagilaren 16ra arte egongo da zabalik.
Euskal kultura politikearen barri emon dau Bingen Zupiriak Bruselan

2017 mai 23

Nazionalidadeek eta eskualdeek Europako kultura politikan daukien zereginaren inguruko topaketa baten parte hartu dau Jaurlaritzako Kultura sailburuak.