Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Joseba Gabilondo: 'Gero eta diferentzia gehiago dago eta gero eta gitxiago dakigu'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 10

Globalizazioak eta Erdi Aro barria (Erein) liburua idatzi barri dau.
Ja! jaialdiaren saria emon deutsie John Cleese ingelesari

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 10 Bilbo

Monty Python taldeko kideari omenaldia egin deutso Bilboko Ja! umorearen jaialdiak eta haren ibilbide oparoa gogoratu dau, Campos antzokian egindako ekitaldian.
Bilboko Guggenheim Museoak 20. urteurreneko ospakizunak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Arteak dana aldatzen dau izenburupean, 12 hileko programazino berezi bategaz ospatuko dabe efemeridea. Bertoko artistak eta eragileak be ekitaldien parte izango dira.
Obaba munduko uniberso literario garrantzitsuenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Literatureak eskaini deuskuzan mundu zoragarrienen artean sartu dabe Bernardo Atxagak 1988an idatzitako Obabakoak liburura batutako irudizko lurraldea: Obaba.
Adonis idazle siriarrak zabalduko dau Bilbaopoesia urriaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Bilboko Udalak antolatuta, Bidebarrieta Kulturgunean egingo dabe Bilbaopoesia. Hogei autore inguru konbidauko ditue eta Gabriel Arestiri omenaldia egingo deutsie.
Hemen da Gasteizko XLI. Nazinoarteko Antzerki Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Jaialdia urriaren 6tik zemendiaren 29ra arte egingo da aurten, eta danetara 35 ikuskizun eskainiko ditu, besteak beste, bertoko 10 lan eta horreetatik 6 euskeraz.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia papelean eta interneten dago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak adierazo dauenez, hiztegia barritu eta zabaldu egin dabe. Edizino barriak 37.884 sarrera dakarz.
El hombre de las mil caras

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 06

Paesarena egiten dauen Eduard Fernándezen lana bikaina da eta Donostiako Zinemaldian irabazitako Zilarrezko Kontxa saria ondo merezidutakoa da.
Durangoko Azokara doan jentearen ohiturak eta jarrerak ikertu ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05

Deustuko Unibersidadeko Euskal Gaien Institutuak, Siadecok eta Gerediaga alkarteak egin dabe ikerlana. Etorkizuneko azokea zehazteko datu baliagarriak lortu dituela dinoe.
'Everything is Changing' disko barria besapean, hemen dira The Allnighters

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05

Diskoa Madrilen aurkeztuko dabe urriaren 31n; hortik aurrera: zemendiaren 12an, Elorrion; abenduaren 17an, Ermuan; 23an, Bilbon; eta 30ean, Gasteizen.
Urriaren 15ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen udagoieneko fasea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05 Bilbo

Bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egongo dira. Zortzi onenek Bilboko Miribilla kiroldegian jokatuko dabe finala, abenduaren 17an.
Galeseko gobernuak euskerearen hurrengo hamarkadetarako hizkuntza plangintzeagazko interesa azaldu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 05

Galesko Gobernuak hurrengo hamarkadetarako hizkuntza-plangintzea abiatu dau, 2050. urterako galesereak miloe bat hiztun izatea helburu hartuta.