Guggenheimen ataritik Palestinarekiko elkartasuna mundu zabalera

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2014ko abu. 11a, 08:00

Larunbatean, abuztuak 9, mundu osoan mobilizazio ugari egin ziren Palestinaren alde. Bilbon, Bizkaiko BDZ nodoak deituta, ehunka lagun kalera atera ziren Gazari eta  Palestina osoari elkartasuna erakustera.

Larunbateko elkarretaratzea Guggenheim museoaren aldamenean izan zen. Jendetzak parte hartu zuen, museoaren sarreran hasi eta ondoren beheko partera mugitu zen protestan. Parte hartzaileak behekaldera iristean, piraguak eta surflariak agertu ziren Palestinako banderak astinduz eta Palestinaren aldeko ohiuen artean.

Salatu behar dugu La Salveko zubitik behera Palestinako ikur erraldoia eskegitzera gindoazenean ertzain ugari agertu zirela eta jarrera bortitzarekin eta modu txarrez ikurra  esku artetik kendu zigutela, eta bertan zeuden lagunak identifikatu zituztela.