Rojavako kantoietan talde yihadistek denbora luzez burututako erasoen aurrean herri kurdu armatuaren erresistentzia tinkoa aurrera darrai. Gaur egun, Kobanê kantoian (beste bi kantoietatik banatuta dagoen erdiko kantoia) egoera bereziki larria da, lurralde estrategikoa izanik bertan gertatzen ari baitira yihadisten eraso bortitzenak. Bertako zenbait herrietako bizilagunen ebakuazioak Turkiako mugan krisi humanitarioa eragin du, bertan metatu baitira alde batetik yihadisten erasoetatik ihes doazenak eta bestalde, yihadisten aurka borrokan lagundu nahi dutenak. Mendebaldea Estatu Islamikoaren indartzearen konplizea da, eta bere isitalsunaren aurrean milaka dira Iparraldeko Kurdistandik (turkiako aldetik) Kobanê aldera muga pasatu duten militanteak Rojava defenditzera eta Herriaren Defentsarako Unitateei laguntzera: bai YPGri (emkume zein gizonez osatua), bai YPJri (emakumeez osatua).
Rojavarekin gauza asko daude jokoan: besteak beste PKK-k duela bi urte ezarritako bake prozesua eta herri kurduaren apostu politikoa: bertan bizi diren gutxiengo etniko, erlijioso eta kulturalen elkarbizitza demokratikoa, bizitza politikoan gutxiengo guztien parte hartzea bermatzen duena hain zuzen ere.
Horregatik, Herri Kurduekin Elkartasun Ekimena osatu dugunok "Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu!. Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" lemapean Bilbon egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitzen dugu.