Bilbon maiatzak 1ari begira giroa berotzen

Astelehenean, apirilak 27, TTIParen sektorekako eraginaren inguruko hitzaldia egon zen, 7katu gaztetxean. Gaur, asteazkena, leku berean elkartuko gara 19:00etan, GITE-IPESen eskutik "Euskal Langile Herria"ren inguruko tailer bat egiteko. 

Lehenago, eguerdian, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko sarreran ere bai, parte hartzeko aukera izango dute hurbiltzen diren lagunek. Jardunaldi hauen une garrantzitsuena, ala ere, Maiatzaren lehena izango da. Arratsaldeko 17.00tan elkartuko bai gara hainbat gizarte eragile, Deustuko zubian.

Maiatzak 1 egin ekimenarekin egun honekizan duen bilakaera aztertu eta erreferentziazko egun bat bihurtu nahi dugu. Gizarte mugimenduek egun honetan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu, bai eta langileon borrokarekiko loturak estutu. Elkarrekin bat egin nahi dugu, egunero maiatzaren lehena izan dadin.

Komite Internazionalistok ere Bilboko deialdi honekin bat egin dugu, eta gu ere kalean izango gara maiatzaren lehenean, borroka, oroimen eta batasuneko egun bat lortzeko. Zuek ere bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.