Duela hamar urte palestinar jendarte zibileko 170 erakundek hautatu zuten lanabesa, arestian aipatutako eskubideak aldarrikatzeko eta Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko, giza eskubideetan eta ekintza baketsuan oinarritzen da eta ez israeldar okupazio sionistaren indarkerian. Gure estrategia ez da berria. Sudafrikako apartheidaren kontrako borrokan ere eraginkorra suertatu zen, eta berriki jasotako arrakastaren iritziari jarraituz, BDS arrakastatsu dabil “Israel markaren toxikotasuna” ezagutzera emanez.
Egiteke dagoen bidea luzea da, halaber, azken hamar urteetan emandako urratsak animaliazkoak dira. Israelen kezka hedatzen ari da, kultura-munduko, zientzia-munduko, kirol-munduko pertsona ospetsuak BDSren kanpainari atxikimendua ematen diotelako eta kopurua handituz doalako, nahiz eta Israeleko gobernuak atxikimenduak ekiditeko sekulako dirutza erabili. Baina emaitza haratago doa. BDS kanpainaren eragina Israelgo ekonomian ere eragin nabaria izaten hasia delako, Financial Timesek argitaratutako txostenak Israeleko gobernuaren filtrazio baten arabera, BDSren kanpainaren urteroko kostua 1.400 milioi dolar inguru izan zitezkeela Israelgo gobernuarentzat, nagusiki bere kolonien esportazioen jaitsiera dela medio, salmentan merkatuan jartzeko produktuen etiketetan jatorria jartzea zehaztuko balitz Europa Batasuneko arautegian. Hala ere, Estatu Batuar Rand Corporationek dio, galerak hiru aldiz handiagoak liratekeela 10 urtetan 47.000 milioi dolarrerainokoak.
BDS estatu afera bilakatu da, eta Gobernuaren urduritasunari erreparatzean histeriatzat jo dezakegu, Gorte Gorenak berriki berretsi duen lege erabat ez-demokratikoak boikota akuilatzen dutenek kriminalizatzen dituelako. Hala eta guztiz ere, israeldar iritzi publikoa, sendo doktrinatua eta autokritikari alergiaduna den horrek, dakien era bakarrean erantzuten du; biktimismoan oinarrituz eta antisemitismoa arrazoi eta arma moduan erabiliz israelgo Gobernuaren sionismoa arrazista zalantzan jartzen duen orori. Doktrinamenduak ez die ikusten uzten, planetako gehiengoak erraz ikusten duena, hots, palestinar populazioari zein nolako sufrimendu bidegabe jasa arazten ari diren. Zergatik diogu hau guztia? Duela urte bete israelgo herritarrak elkartzen ziren, piroktenia ikuskizun bat balitz bezala Gazako bonbaz osaturiko euri jasa odoltsua ikusten, baina munduko eta Euskal Herriko etxe askotan negar-malkotan geunden. Amorrua handituz zihoan, Israel munduko armamentu teknologia esportatzaile handiena dela ohartzean eta palestinar herritarren kontrako egiten duen masakre bakoitzagatik bere kontratuak esponentzialki handitzen direla, israeldar enpresak saltzen duten armamentua borrokan probatua delako. Hau da, bonbardaketa bakoitzarengatik, ofentsiba militar bakoitzarengatik Israelgo ekonomia igo egiten da. Gazan egindako azken froga militarrak 3 zibil eta 67 Israeldar militar okupatzaile eta 2.251 palestinar hildakoetatik 551 ume, informazio guzti hau beti ere NBEren arabera. Aipatutako masakre basatia eta urte bat beranduago Gazako Franja deritzona suntsiturik, abandonaturik jarraitzen du, nazioarteko erkidegoak zerbait egin dezan itxaroten, bonbardatu zituzten etxebizitzen berreraikuntzaren zain, altxa dadila blokeoa eta ireki daitezela Israelek inposaturiko mugak…
Baina, palestinar herriak ezin du itxaron… ezin da instituzioek, gobernuek zerbait egingo dutenaren zain egon. Premiatsua da gure jarduera, ezinbestekoa. Sarritan galdetzen dugu, hemendik, nola lagun diezaiokegu Palestinari. Palestinaren erantzuna argia da, BDS kanpainarekin bat eginez. Martin Luther Kingek esan zuen legez, boikota oinarrizko mailan egitearen ondorioa “sistema perbertso bati kooperazioa kentzea da”. Horrexegatik guztiagatik instituzioei eta erakundeei eskatu behar dizkiegu Israelgo hilketetan nahastuta dauden konpainiei inbertsioak erretiratzea, ezin dugu utzi kutur eta kirol adierazpenak Israelgo gobernuaren irudiaren garbiketarako suerta daitezen, agerian jarria behar dugu teknologikoki aurreratua den jendarte baten irudia esportatzen duen gobernu horrek, bere baitan erregimen arrazista ezkutatzen duela eta garbiketa etnikoa eta genozidioa ezartzen dituela Palestinan. Ez gaitezen basakeriaren gaizkide izan.
Elkarretaratzea: 'Israeli boikot! Palestina askatu!' uztailaren 9an Plaza Barrian 19:00etan