uriola.eus

Justizia eskatuko dute Sakine, Fidan eta Leylarentzat

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak elkarretaratzea deitu dute gaur, hilak 9, 19:30ean Arriagako plazan, 2013an erail zituzten Sakine, Fidan eta Leyla militante kurduentzat justizia exijitzeko.

2013ko urtarrilaren 9an Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez militante kurduak erailak izan ziren Parisen. Lau urte eta gero, erailketa ez da ikertu eta egilearen nortasuna ez da argitu baina Turkiako zerbitzu sekretuen esku hartzea gero eta argiago geratu da. Frantziak bere aldetik ez du hitzik esan bere lurraldean gertatu zen erailketa hirukoitza honen inguruan eta Europako beste gobernuen isiltasuna ere nabarmena izan da denbora honetan. Urtarrilean hasi behar zen erailketa honen inguruko epaiketa Parisen, baina abenduan erailketaren susmagarri nagusia Ömer Güney, 2013ko urtarrilaren 21etik atxilotua, hil egin zen ospitalean.

Lau urte hauetan nabarmena izan da Frantziako eta Europako instituzioek erailketa argitzeko erakutsi duten utzikeria. Hiru emakume kurdu militante hauen borroka gogoratzeko, bere erailketa salatzeko eta Frantziako eta Europako instituzioek agertu duten utzikeria salatzeko elkarretaratzea deitu dugu Kurdistanekin Elkartasun Ekimenan parte hartzen dugun erakundeek eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Elkarretaratzea Bilboko Arriaga Plazan izango da gaur, urtarrilak 9 (astelehena) 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa