2019/02/24 19:00

POTEMKIN ZINEFORUMA

POTEMKIN ZINEFORUMA
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Potemkin Zinema barriro! Urtarrilean hasi ginen barriro eta hilaren azken igandean zinemari lehio kritikoa zabalduko diogu, eztabaidarako eta zine desberdin baten esparru bat. Komite Internazionalistak erakundeak antolatua Potemkin Zinemaren saioa Zirika Herri Gunean izango dugu igande honetan. Pantaila handian, proiektore hobea eta doinu sistema bikaina ditugu elkarretaratze ezin atseginago eta oparoago lortzeko. Hilabete honetan „Orlando“ ikusiko dugu. Sally Potter zinegileak 1992an eginda, Virginia Wolfen liburu batean oinarrituta dago. Bizitza bat aro desberdinetan zehar deskribatzen du, sexualitatearen identitatea kolokan jarriz. Estrenatu zen garaian arrakasta handia izan zuen bai kritikan bai ikusleen artean eta hamaika sari jaso zituen. Hurrengo hilabeteetan honako hauek ikusiko ditugu: - Martxoaren 31ean, My sweet Pepper Land (Hiner Saleem, Kurdistan/Alemania, 2013). - Apirilaren 28an, 80 egunean (José María Goenaga & Jon Garaño, Euskal Herria, 2010). - Maiatzaren 26an, 3000 noches (Mai Masri, Palestina/Jordania, 2016). - Ekainean, El acorazado Potemkin (Sergei M. Eisenstein, Sobiet Batasuna, 1925). Etortzeko gonbidatuta zaudete. 2019ko otsailaren 24an, igandea, 19:00etan, Zirika Herri Gunean (Bilboko Erronda kalea 12) izango da. Ongi etorri guztioi!