Asko aldatu da Begoñako eta Deustuko bizimodua. 1924an 11.000 mila mahatsorri baino ez "ginen", 100 urte geroago 117.000 "gara". Hamaika aldiz handiago da biztanle kopurua. "Etorkin" guzti horiek aberastu dute gure nortasuna, "ongi etorri etorkinak". Zelanbait guztiak gara etorkinak, oso garbi ikusten da hori gure bi errepublika hauetan.
Argazki bilduman atal moduko batzuk ikus daitezke.
- Ekitaldirako kartelak, deialdiak...
- Begoñaibarra-ra jaisteko ibilaldia: Matalobos, Gabriel Aresti, Txomin Garat, Errepublika-etxea, Etxebarria parkea, Gas Plaza, Begoñaibarra. Salbeko zubipea, Arkotxako muga Deusturekin (edo Artasamina). ibilbideko toki batzuetako aspaldiko itxura. (Begoñako udaletxea, Matalobos / Gabriel Aresti kalea, Etxebarria fabrika, Begoñaibarra...)
- Ekitaldi formala, errepublika bietako agintarien arteko agurra, argazkia eta teila-botatzea.
- Jaia: Erraldoiak (Deustuko Ondalan taldea), dantzak (Gaztedi eta Salbatzailea), fanfarriak (Sama Siku, Kaixo, Aixeberri...), Santutxuko txistulariak Deustuko txistulariak, bertsolariak
- Anexioaren eguneko kontakizuna Wikipediatik hartuta.
- Urteurrena dela-eta izan diren beste ekitaldi batzuk (abesbatza-kontzertua, Deustuko mendi-ibilaldia...) edo agerpenak hedabideetan. (berria, Uriola...)
Hauek dira argazki bilduma osoko argazki batzuk:
Etxebarria Parkean, Samasiku, Aizeberri...
Begoñako 'agintariak' Begoñaibarra-tik
Arkotxa mugan Deustu eta Begoñako 'agintariak elkarrekin
Begoñako bandera, Berriako artikulua, Anexioarena Wikipedian