Gaurko bilerak Alduldiari "bitartekari mozorroa kentzeko" balio izan du

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko urr. 13a, 17:29

LABek "positiboki" baloratu du gaur sindikatuek Aldundiarekin izan duten bilera. Nahiz eta Aldundia "bitartekari mozorroarekin etorri den, honek ulertu du bere rola ez dela hori, berak baitu enplegua ez suntsitzeko eta zerbitzua ez okertzea ahalmena".

Hasiera batean Aldundiaren asmoa, publikoki hala saldu zuen, enpresarekin bitartekari lanak egitea zen soilik. Atsedenaldi baten ostean sindikatuok argi utzi diogu grebak bertan behera geratuko direla soilik, enpresak lan baldintzak eta hitzarmenak errespetatzeaz gain, konpromiso erreal bat baldin badu enplegua ez suntsitzeko eta Aldundiak duela urtebete sinatu zuena irudikatuko duen akordio bat bilatzeko. Akordio hartan Bizkaibusen enplegua mantentzea jasotzen zen, hau da lanpostuen mantentzea.

Aldundiak sindikatuoi helarazi digunez gure plantemendua ulertzen du eta aztertuko du zer hobekuntza egin daitezkeen Bizkaibuseko zerbitzuan. Datorren bilera batean azalduko digu noraino joateko prest dagoen zerbitzuak okerrera egin ez dezan eta enplegua suntsitu ez dadin.

LABek argi du grebekin aurrera jarraituko duela enpresek baldintzak eta hitzarmena errespetatuko dituzten sinadura egon arte eta Aldundiaren partetik enplegua ez suntsitzeko, eta ondorioz Bizkaibuseko zerbitzua hobetzeko, konpromiso erreal bat ez dagoen bitartean.

LABek dei egiten die Bizkaiko herritar guztiei Aldundiak ez ditzala engaina eta Biskaibuseko plantillarekin batera erantzun bateratu bat eman dezala. Azken hauek ere zoriondu nahi ditu greba egun hauetan ematen ari diren erantzunagatik, jarraipena %100eko izan da. Ezin zaio Aldundiari Bizkaibuseko zerbitzua okertzen eta enplegua suntsitzen utzi. Ezer aldatu ezean, datozen urriaren 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an greba egunak izango dira eta 27tik aurrera greba mugagabea hasiko dute.