Donostiako Boulevardean egindako agerraldian, auzo eta herri ezberdinetan sortu diren LIBRE plataformek irailaren 12tik 14rako asteburuan Euskal Herriko txokoak laranjaz margotzeko deialdia egin dugu. Bertan, elkartasunetik konpromisorako urratsa eman eta irailaren 22an abiaraziko den epaiketa eteteko aldarrikapena nagusituko da.
Santutxuko LIBRE plataformako kideak ere bertan izan gara eta bat egin dugu deialdiarekin eta ekimenak antolatuko ditugu asteburu horretarako. Orain arte, uztailaren 9an egindako asanbladan adostu bezala, auzoko jaietan materiala esakaini eta argazki erraldoia atera genuen.
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/09] Libre dinamika abiarazteko asanblada egingo dute gaur Santutxun
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du