BIZINAHI hutsa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

BIZINAHI hutsa

Mozorro-festa auzoan, Inauterietan eta urte osoan. Zorrotzaurre omen da etorkizun, eta iraganeko zomorro Deustuko Erribera. Erriberatarrak ere zomorro, noski, zomorro eskertxarreko eta gogaikarriak, gainera. Hala diote, zentzu handiz, planifikatzaile txit ahalguztidunek; izan ere, ia 15 urte badira SuperPlanaren maketa hura aurkeztu zigutenetik, eta hortxe gabiltza hala ere nekaezin, irri eta ziri: zizt! “Asmo zuri adreilu gorri!”… eta zizt! “Epe epelak eta uste ustelak!”… zizt! “Bilbok behar duen ginda? Zorrotzaurre Zorro-fraude!”… Zizt!