Fiskalaren eskaerak migrazioak eta babes beharrak pairatzen duten hipokresia islatzen du
Begorentzat eta Mikelentzat fiskalak egin duen eskaera salatu nahi dugu. Eskaera horrek migratzaileek eta babes-eskatzaileek egunero jasatzen duten tratuaren aurrean arduragabekeria ere adierazten du.
Gure adiskideak "legez kankopo inmigrazioa" bultzatzen ari omen dira, baina aldi berean, 62700 pertsona baino gehiago Grezian daude harrapatuta, mugitu ezinik, Europar Batasunak balkaniar izeneko bidea itxi zuenetik. Pertsona horiek, beste hainbat tokitan bezala (NBEk munduan 244 milioi miratzaile jaio ziren herritik kanpo bizi direla dio), gerratik, beharturiko deserrietatik, genero arrazoiengatiko jazarpenetik eta miseriatik ihes egiten dute. Pertsona horiei Europak babesa eta harrera ukatzen die, giza eskubideen inguruan sinatutako konpromezuak bete beharrean.
Akusazioak Begori eta Mikeli "errefuxiatuen segurtasunarekiko zuhurtziagabekeria larria" leporatu nahi die. Ondo baino hobeto dakite errefuxiatuek haien burua zerk jartzen duen arriskutan: pobreziak, gerra klimatikoek eta ihes jartzen dituzten gatazkek, baita haien mugimenduak mugatzen dituzten lege basatiek. Pasa den astean, Bego eta Mikel defendatzen ari diren ekintza prestatzen ari zenean, ACNUR Nazio Batuen erakundeak abenduaren 22an, asteartean, 100 pertsona baino gehiago desagertu zirela Mediterraneon plazaratu zuen; 2016 urtean 5000 baino gehiago izan direlarik hildakoak Europara iritsi nahian. Beraz, migrazioa oztopatzen duten araudiek, migratzaileak kartzeletan eta kartzelak bezalakoak diren zentruetan pilatzeak oso baldintza txarretan, non emakumee eta neskek bortizkeria eta bortzeketan jasatzen duten, poliziek atxiloketetan, lekualdatzetan eta kanporaketetan gauzatzen dituzten gehiegikeriek... horiek guztiek jartzen dute kolokan migratzaileen segurtasuna.
Europako gobernuen hipokresia
Bego eta Mikel atxilo hartu eta hurrengo egunean, horien egoeraren berri zabaltzen hasi ginenean, espainiako gobernuak 198 errefuxiatu berri etortzeko zirela iragarrizuen, horrela 898 dira guztira estatuan hartu direnak, hitzartutakoaren (17000) %5a. Europar Batasunak ezarri zituen kuotak urrian baziren ere, estatuak ez dira ezta horiek betetzen ari. Gure adiskideekin 8 pertsona bidaiatzen ziren, baina milaka daude errefuxiatuen kanpamenduetan Europar Batasunak bere hitza noiz beteko duen zain. Zain daude, gero eta nekatuago, nazkatuago, gogaituago, ikusiz Europak nazioarteko zuzenbideari muzin egin eta gerretatik ihes egiten dutenak ez dituela babesten. Aldiz, Europak enpresa transnazionalen praktikak onartzen ditu, armak saltzen ditu gerran dauden herriei zeinetatik hiritarrek alde egiten duten; armak saltzeko baliatzen dituzten enpresei ere estatuen mugak kontrolatzeko kontratuak sinatzen dizkiete...erantzukizun zuzena du Europak milaka pertsonen heriotzan eta babes faltan.
Elkartasuna eta desobedientzia eskubide eta betebehar bihurtu zaizkigu
Basakeria hori ezagutzeak eta gobernuen erantzun positiborik ez emateak bultzatzen gaitu gizartean sustatzera elkartasuna, salaketa eta mobilizazioak, baita desobedientzia.
Desobedientzia zeharo zilegia dela uste dugu kasu honetan: migrazio legeek eta mugak ixteak milaka herritarren giza eskubideak urratzen ditu, hainbat pertsona, Grezian kasu, linbo juridikora bidali dute, eta beste asko, zuzenean, heriotzara.
Horregatik guztiagatik harro gaude Begok eta Mikelek erakutsi duten engaiamendu eta zintzotasunez, pozik ere ekimen honetan pertsona askok parte hartu dugulako modu batean edo bestean, eta itxaropentsu ere jakinda munduan zehar milaka garela horrelakoak egiten ari garenak. Gure konpromezua berrestearekin batera dei egin nahi diegu hiritarrei, erakunde sozial, sindikal eta politikoei, instituzioei eta abarrei gure herriak babes herriak bihutzeko desobedientzia ekimenak bultza ditzaten.
Bego eta Mikel en aurkako karguak kendu. Haiek, migratzaileak eta errefuxiatuak bezala, gure etxe eta herrietan nahi ditugu.
Bego eta Mikel aske eta kargurik gabe irtetzea eskatu nahi dugu. Laister etxean, senide eta lagunekin nahi ditugu, eta gure erakundeetan ere nahi ditugu, justizia eta askatasunaren alde borrokan. Euskal eta Napar gobernuei, eta Espainiakoari ere eskaera horrekin bat egin eta inplikatu daitezen. Era berean, politika migratzaile hiltzaileak aldatzen lagun dezaten eskatu nahi diegu, haien esparruak harrera eremu aitortzeko eta, behar izanez gero, giza eskubideen akontrako arauak eta legeak ez dezaten bete, publikoki desobedientzia adieraziz.
Mobilizatzeko deia
Azkenik, dei egin nahi diegu pertsona eta gizarte eragile orori mobilizaioetan parte hartzeko. Elkartasuna adierazi nahi diegu Bego eta Mikeli eta, bereziki, Grezian eta munduko mugaldetan harrapatuta dauden migratzaile eta errefuxiatuekin. Basakeria salatu eta borrokatu nahi dugu mobilizazioen bidez.
Azkenik, pertsona nahiz erakunde sozial, sindikal eta politikoek helarazi diguten elkartasunagatik gure eskerrik beroena adierazi nahi dugu, gure ingurukoei eta urrutikoei ere, bihotzez, milesker.
Elkartasuna ez da delitua nik ere egingo nuke ongi etorri errefuxiatuak.
Bilbon, 2016ko 30ean.
[2016-12-30] Zuloaga eta Huarte aske utzi edo espetxeratu erabakiko du gaur epaileak
[2016-12-29] Lege eta politika bidegabeen aurrean desobedientzia indartzeko deia zabaldu dute