Euskaraldia Zazpi Kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaraldia Zazpi Kaleetan

Jakingo duzuenez, aurten euskalgintzak duen erronka nagusienetarikoa EUSKARALDIA (11 egun euskaraz) martxan jarri eta euskaraz jolasteko aukera ahalik eta zabalena egitea izango da. Ekimena bera, azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango den arren, dozenaka herri eta auzotan taldetxoak sortzen hasi dira, eta zuek Zazpi Kaleetako batzordean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Santa Ageda koplak Alde Zaharrean

2018/02/04 13:00 - 15:00

Errondabide Bilbo |Ibilaldia

Urtero lez, Errondabide Kultur Elkarteko kantu taldeak antolaturik, Santa Ageda bezpera egunean koplak kantatzera irtengo gara.

 Aurten, Otsailak 4, igandea izango da eguna eta auzoko kaleetatik kantu jira egingo dugu, Errondabidetik 13:00etan hasita.
 
Beren beregi prestatutako koplez gain, aurten, Maialen Lujanbio bertso txapeldunak, 2016an idatzitako Betiko bezperako koplak ere kantatuko ditugu.
 
Ondoren, euskal kanta herrikoiak abestuz, kantu poteoan jardungo gara!
 
Animatu! Kantatzen duen Herria ez da inoiz hilko!

2018an ere... Bilboko Alde Zaharrean euskaraz bizi nahi dugu!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

2018an ere... Bilboko Alde Zaharrean euskaraz bizi nahi dugu!

Bilboko Alde Zaharreko euskaltzaleon sarea osatzen gabiltza... Bazatoz? Zabaldu zure inguruan eta jarri gurekin harremanetan!​

Zazpi Kaleak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Zazpi Kaleak euskaraz

Bilboko Alde Zaharreko auzokideak, euskalgintzako lagunak, euskara ikasle eta irakasleak, merkatari eta tabernariak, euskaltegietako langileak, eskoletako guraso zein ikasleak...zu zeu! ADI!