2018/02/04 13:00 - 15:00

Ibilaldia

Santa Ageda koplak Alde Zaharrean

Santa Ageda koplak Alde Zaharrean
Errondabide, Bilbo

Urtero lez, Errondabide Kultur Elkarteko kantu taldeak antolaturik, Santa Ageda bezpera egunean koplak kantatzera irtengo gara.

 Aurten, Otsailak 4, igandea izango da eguna eta auzoko kaleetatik kantu jira egingo dugu, Errondabidetik 13:00etan hasita.
 
Beren beregi prestatutako koplez gain, aurten, Maialen Lujanbio bertso txapeldunak, 2016an idatzitako Betiko bezperako koplak ere kantatuko ditugu.
 
Ondoren, euskal kanta herrikoiak abestuz, kantu poteoan jardungo gara!
 
Animatu! Kantatzen duen Herria ez da inoiz hilko!