Gaur goizean aurkeztu dute Bilbon Aparteko Ibilgailuen IV. Kontzentrazio Solidarioa. Igandean, irailaren 10, egingo den ekimen altruista da. Ehundik gora ibilgailu klasikok hartuko dute parte, autoen, motorren eta kamioien artea. Aterako den dirua egoera ahulean dauden pertsonen alde lanean diharduen Korrontearen Alde Elkarteari emango zaio.
Aparteko Ibilgailuen Kontzentrazio Solidarioaren aurtengo edizioaren aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Udaletxean. Bertan hartu dute parte Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun, Etxebizitza eta Garapen Osasungarrirako Politiken koordinatzaileak, José Ignacio Baranda Miribillako Merkatarien Elkartekoak, Aitor Agüero Bridgestone Basauriko Giza Baliabideen Zuzendariak eta Iñaki Ziarrusta ekitaldian ateratako diruaren jasotzaile izango den GKEkoak.
Aurkezpenean, Alfonso Gilek bilbotar guztiak animatu ditu erakusketa hau ikustera joan daitezen; izan ere, “aukera izango dute, euren diseinu edo berrikuntzengatik, bere garaian gogoangarriak izan ziren ibilgailuen modelo asko ikusteko bertan”. Aldi berean, 2014az geroztik Miribillako Merkatarien Elkarteak, Bridgestone Basauriren babesarekin antolatzen duen ekitaldiaren izaera altruista goraipatu du.
Aparteko ibilgailu horien kontzentrazioa datorren domekan izango da Miribillako parkean 10:00etatik 14:00etara bitartean. Ekitaldia amaitzeko, bazkari solidarioa egingo da, zabalik egongo dena jende guztiarentzat; bazkarian pneumatikoen joko bat, motxilak, txanoak eta merchandisingeko bestelako produktuak zozkatuko dira.
[2017-09-06] Sasoi onean datoz Miribillako eta Zabalako jaiak