Askatasuna etorbidea eta Juan Carlos Gortazar kalea lotzen dituen igogailua inauguratu dute

uriola.eus 2018ko abe. 18a, 16:08

Azpiegitura horiek Bilboko Aukera-eremuen, Baliabide Mekanikoen eta Irisgarritasunaren Planak modu teknikoan definitutako lehentasunen barruan daude.

Igogailu honek Askatasuna etorbidearen (Bilbao Arenaren hego-ekialdeko ertzean) eta Juan Carlos Gortazar kalearen arteko lotura erraztuko du. Horrek, inguruko auzokoen bizi-kalitatea hobetuko duela espero dute.  Igogailuak 54 metro egingo ditu eta 31 metrotik gorako altuera gaindituko. Bi geltoki izango ditu: goikoa, Juan Carlos Gortazar kalean, eta behekoa, Askatasuna etorbidean.

Kabinan 20 lagun sar daitezke. Gainera, denbora errealeko zainketa sistema bat, argindarrez etengabe hornitzeko sistema bat eta kabinaren barnealdearekin komunikatzeko sistema bat daukate, besteak beste. Igogailuak 1,5 milioi euroko inbertsioa behar izan du. Lanak 10 hilabetean egin dira.